XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goan ziren berritz ere galeriano zaharraren ganat; erran zioten zer gertatu zen, nola atcheman zuten ama bat bere haurra erri moztuari lotuta, nigarrez.

- Galeriano zaharrak, eman zioten despedida....

Nik ez dezaket gehiago bertzerik pentsa!!.

Kartuch horren fama hedatu zen eta Frantziako erregeak aditu zuen nola zen Frantses ohoin abil bat Espanian.

Deitu zuen bere ganat.

Erregearen aintzinean presentatu zen.

Erran zion Erregek: Nik aditzen badiat gizon abila haizela, hi...

Nere azpiko zaldia, bere zela bridekin, prest izanen duk; hura ebatsak emanen daoiat sekulako errenta....

Arropa tchar batez jauntzirik, plantatzen da Kartuch hori, zaku tchar bat bizkarrean, bizpa hiru botoila edari on chakuan.

Badoa postarat, ilhunabarreko.

Erraten dio ofizialeari eian gau hartako leiorra emanen dioten, ilhuna duela.

- Postan, eman zioten leiorra.

Botoila edari hetarik hasi zen ematen edaterat.

Gizon horiek izan ziren puska bat burua hartua eta jarri ziren lo, posta hartako guardianoak.

Hek lo zagozin denboran, Kartuchek hartu zaldia bere zela bridekin, eta, fuera goan zion Erregeari: Hori, Erregea, hori zure zaldia!!- Egin zion Erregeak.

Ez duk oraino aski egin....

Behar duk, nik sumatu gabe, nere ogeko azpiko mihisia khendu eta ebatsi...

Zer egin ziola Kartuchek uste duzu?.

Egin zuen Kartutchek gizon bat, manu bat...

Erregek irakutsia baitzion bere ganbarako leioa zein zuen, mamu hura ematen du Kartutchek haga baten puntan eta, kanpotik, hura presentatzen dio leiorat.

Errege erne egoki bere esposarekin eian noiz ethorriko zitzaion Kartutch tiratzen diozka Kartutchek agertu manuari bi tiro.

Denbora hartan, iduriz mamua tiroz.

Erregek hil zuen, lurretik Kartutchek tiratzen du haga eta uzten du bamb mamua erortzerat.

Erregek erraten dio bere esposari; Ah! Kartuch gizon abila balinbada, orai toki segurrean dugu - Eta, piripiti parrapata, jautsi ziren, biak, beren oihoin ikusterat.

Tarte hartan, Kartutch sartu zen leiotik eta goan zioten ogeko azpiko mihisia.

Beiti goan eta, Erregek eta bere esposak atcheman zuten mamua eta Erregek erran zion esposari: No, oraintche goan din gure mihisia.

Berritz goan ziren goiti, eta beren mihisia falta....

Biaramunean ethorri zitzaioten Kartutch, bere mihisia galtzearren: Tori, horra Errege, zure mihisia!... - Erregek ezarri zuen orduan Kartutch, Pariseko otelik handienean, nahi zuena edan, harat biltzeko egun guzian.

Orduan utzi zuen Kartutchek bere ohointzako ofizioa, baitziren bizitzekoa, nahi bezala.

Eta ongi bizi bazen, ongi hil zen.